YOGA IKASTALDIAK ETA JARDUNALDIAK

Ihes egiteko eta norbere buruarekin konektatu ahal izateko esperientzia izpiritual gozoa bizitzeko.

Estresa eta tentsioak molde iraunkorrean haizatu, gorputzari eta bihotzari on egin, eta bateriak osoki berriz kargatzeko!

Dela hasiberria, dela esperientzia handiko yogia, edo dela bere praktika aberastu nahi duen yoga irakaslea, parte hartzaile guziak dira ongietorriak Yogalaiaren ikastaldietara, giro ireki eta anitzak sortzeko.

Ikastaldi bakoitzak gai zehatz bat ikertzen du, baina batetik bestera osagaiak berak dira: leku oso inspiratzailea, Naturarekin harreman sendoa, norberarendako denbora librea, talde onbera, sukaldaritza bizia eta zaporetsua… eta, bistan da, yogaren inguruko transmisio aberatsak eta askotarikoak.

Yoga des éléments

Kanariar uharteetan

ELEMENTUEN YOGA murgiltzea

2025eko apirilaren 20tik 25era, igandetik ostiralera

Villa Amatista, Lanzarote (Kanariak),
Maila guziak

Elementuen edertasunarekin eta indarrarekin harremanetan jartzeko murgilketa-jardunaldia, Lanzarote uharte bolkanikoan.

Naturako botereei lotutako yogazko praktikaren bidez, nork bere buruari indarberritzeko eta eraldatzeko denbora eskaintzeko ingurumen zoragarria.

Euskal Herrian

YOGA ETA AHOTSA murgiltzea

2025eko ekainaren 13tik 15era, ostiraletik igandera

Herriko eroak, Donoztiri (Euskal Herria), Maila guziak

Leku biziki inspiratzaile batean egotea, bere buruarekin berriz konektatzeko eta ahotsa dardararazteko, gorputz barnean eta inguruan.

Hatsaren, ahotsaren, posturazko soinuaren eta mantren lana yogaren bidez ikertzeko pedagogia progresiboa.

Retraite stage yoga pays-basque voix kirtan mantra
stage retraite yoga son meditation mantra pays basque

Euskal Herrian

YOGA ETA EMAZTE-SAKRATUA murgiltzea

2025eko uztailaren 27tik abuztuaren 2ra

Maila guziak, emaztetasunari eskainia, gizonak ongi etorriak

7 eguneko yoga-jardunaldia, energia femeninoak sakonki berritu eta barne indarra berreskuratzeko.

Praktika energia emaileak goizez eta lasaigarriak arratsaldez, naturatik ahal bezain hurbil, estresa eta tentsioak haizatzeko, esfera emozionala berriztatzeko, Emazte-Sakratuaren arketipoen alderdiak eta magia hurbiletik aztertzeko.

Euskal Herrian

BIBRAZIO HANDIAK murgiltzea

2025eko abuztuaren 10etik 16ra

Santa Maria etxea, Heleta (Euskal Herria), Maila guziak

Yoga mota ezberdinak ikertzeko yoga jardunaldia, mantren edertasuna, Indiako filosofiaren sakontasuna eta Euskal Herriko ibilaldien edertasun handia nahasiz!

Euskal Herrian

YOGA ETA MEDITAZIOA murgiltzea

2025eko azaroaren 7tik 9ra

Herriko eroak, Donoztiri (Euskal Herria), Maila guztiak

Yoga eta meditazio ikastaldiko asteburu bat, gorputzaren eta gogoaren tentsioak eztitzeko. Lasaitasunaren eta barne-espazioaren esperientzia egitea.

yoga méditation pays basque

ESTRESAREN KONTRAKO
yoga bideo-saioa

URRIRIK

Yoga saio goxoa, tentsioak askatzeko eta gogoa lasaitzeko (40 minutuko bideoa)

IZEN-EMATEA URRIRIK