ELEMENTUEN YOGA
murgiltzea
jardunaldia Kanarietako Lanzarote uhartean
Laster, onndoko datak
Maila guziak
Elementuen edertasunarekin eta indarrarekin harremanetan jartzeko murgilketa-jardunaldia, Lanzarote uharte bolkanikoan.
Naturako botereei lotutako yogazko praktikaren bidez, nork bere buruari indarberritzeko eta eraldatzeko denbora eskaintzeko ingurumen zoragarria.
Munduko hirugarren lekurik magnetikoena omen da irla hau; eta nire intuizioak erraten dit hori oso posiblea dela, lur zati ttipi honek ez baititu bisitariak epel uzten, bertara atseden hartzera edo indarberritzera etortzen direlarik.
Lanzarote uharte bolkanikoa da, Atlantikoko haizeek zizelkatua eta laba isurketek moldatua. Udaberrian, ilargiko eta uretako paisaia loretsuak eskaintzen ditu. Arraro da halako aniztasuna ikustea hain lur mutur ttipian!
Han, Naturako elementuei konektatutako yogazko praktiken astea irudikatu dizut, horiek sentitzeko eta horien irakaspenak are intentsitate handiagoz bizitzeko. Uharte batean yogaren bidez oporretan egotea baino anitzez gehiago izanen da. Presta zaitez barne eraldaketa sakona bizitzeko.
Askotariko praktikez gozatuko duzu: Kriya (garbiketa ariketak), Hatha tradizionala, Hatha Flow, Dragoi Dantza, Yin Yoga eta Yoga Nidra.
Iker ezazu elementuen boterea zure baitan, elementuen meditazioei eta kanpoko praktikei esker, dela krater batean, dela itsasbazterreko arroka bolkanikoetan, dela itsaslabarren gailurrera egindako ibilaldi fantastiko batean.
Mantra kantuen erresonantziaren bidez zentra zaitez.
Sentitu elementuak zure zelulen barne-barnean, eta utz ezazu zure burua eraldatzen yogazko praktiken bidez, zure baitan espazioa sortzeko.
Kanarietako natura ere zure azietan egonen da, zure zentzumen bakoitza piztuko duen janariari esker, momentuko kontzientzia sustatu eta bertan egotearen zoriona sentitzeko. Jaten dugunak bizi dugun horretan duen eragina parada izanen da elementu bakoitzaren muinean intentsitate handiagoz murgiltzeko.
Amatista jardunaldi-zentroan errezibitua izanen zara. Kanariar Uharteetako ohiko bizitegietan egonen zara, izadiaren erdian dagoen eta hurbilen duzun herritik isolatuta dagoen leku eder batean. Leku liluragarria da, Timanfayako Parke Naturaletik oso hurbil. Jardunaldirako pribatizatua den gunea, amodio, arta eta erosotasun handiz arraberritu dute, egoiliarren poz handienerako.
Eguraldiren arabera, yogazko praktikak barnean, gela zabal eta argitsu batean egiten ahalko dira, edo bestela, kanpoan, itsasbazterrean edo krater batean.
Arratsalderako aurreikusitako denbora libreak atseden hartzeko, igerilekuan bainatzeko eta inguruko paisaia zabaletan promenatzeko aukera emanen dizu. Eta, nahi izanez gero, beste molde batez sentitzen ahalko dituzu uharteko elementuak, gehigarri gisa eskuragarri diren aktibitateei esker: eltzegintza, urpekaritza, surfa, parapentea, edota masaje holistikoa.
Programa egokia da bai hasiberrientzat, bai praktikante esperientziadunentzat, hainbat postura-maila proposatzen direlako.
Izena emateko eskaera egiten dut
Igandea
17:00etatik goiti: Heltzea eta etxean instalatzea
18:00-19:00: Estreinaldi zeremonia
20:00: Afaria
Astelehenetik ostegunera
(egun bakoitza elementu bati eskainia da)
>> Lurra, gorputz fisikoa gorpuzte-esperientzia gisa, bizi-ardatza
>> Ura, bizi-iturria, eremu emozionalaren garbiketa eta baldintzarik gabeko maitasuna
>> Sua, erdigunea eta digestioa, berpizkundea eta hedapena
>> Airea, izpirituaren munduak kontzientzia pizteko
>> Eterra, espazioa eta hutsa izakien euskarri gisa
08:30-11:30: YOGA (kriya, pranayama, meditazioa, Hatha edo Dragoi Dantza, goizeko praktika energia emaile baterako) – gelan edo uhartera egin ateraldian (eguraldiaren arabera)
12:30: Bazkaria
Denbora librea
17:00-18:30: YOGA goxoa gelan – Yin, Nidra, Meditazioa, Mantra
20:00: Afaria
Ostirala
08:30-11:30: Yoga eta bukaerako zeremonia
12:30: Bazkaria eta ondotik joatea
PREZIOAK
Prezioa 1.190 eurokoa da.
Barne hartzen ditu igande arratsetik ostiral eguerdira (afaria eta bazkaria barne) logela partekatuan pentsio osoan hartzea, egunean zehar eskuragarri dauden ahamenak eta edariak, egunean 4h30 klase, uhartera egin ibilaldi bat edo bi (eguraldiaren arabera, joan-etorri antolatua) eta ostatalekuan pribatizatutako igerilekura sartzea. Bakarkako logelan hartua izateko aukera dago, lekurik gelditzen den neurrian, eta orduan egonaldiak 190 euro gehiago balio du.
Prezioan ez dira sartzen: hegaldiak eta aireportutik egiten diren joan-etorriak (galdetu lasai zure erreserbak errazteko –aireportutik joan-jinkari zerbitzu bat antola dezakegu–), denbora libreko aktibitate gehigarriak (ibilgailu baten beharra –antolaketa horretan lagun zaitzakegu ere–).
ARGIBIDEAK
Lanzarote uhartera airez heltzen da, Arrecifeko aireportura. Maroko parean dagoen uhartea Frantzia metropolitanotik 3 ordu ingurura dago. Paris, Nantes, Bordele, Lyon, Tolosa Okzitania, Marseilla eta Bilbotik abiatzen dira hegazkinak.
Erreserba behin betikoa izanen da erresen % 50 ordaindu ondoan.
Parte-hartzaileak egonaldia ezeztatzen badu, proposatuko da erresak erabiltzea Lea Yogalaiak urte batez antolatuko duen beste jarduera batean parte hartzeko. Hori posible ez bada, ez dira erresak itzuliko, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-arrazoia (ikastaldia egiteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztuz) eta lekua beste pertsona batek erreserbatzen badu, 30 euroko atxikipenarekin dosier-gastuengatik. Kasu horretan, 30 eguneko epean itzuliko dira erresak.

Zurekin, Lea
Yogako irakaslea eta energetikaria naiz. Zenbait hilabetez Lanzarote uhartean bizi izan nintzen, eta orduan leku harrigarri eta indarberritzaile honen botere eta edertasuna zurekin partekatzeko gogoa piztu zitzaidan. Aste osoan zehar gidatuko zaitut, eztiki, erne egonez eta borondate onez. Eskuzabala naiz nire irakaspenetan, eta elementuak ikerraraziko dizkizut yogaren hainbat alderdi erabiliz, batzuetan indartsua eta dinamikoa, beste batzuetan eztiki, isilik edo mantran, zure burua berriz atzemateko eta zinezko barne eraldaketa bizi ahal izateko.