ON LINE KLASEA –
HATHA YOGA ETA YIN YOGA
HATHA YOGA
Astelehenetan, 12:15etik 13:15era, on line – Bideoa 7 egunez ikusgai
Yogaren adar tradizionala, badu milaka urte Hatha Yoga transmititzen dela.
Malgutasunaren eta indartzearen eta tradizioaren eta inspirazioaren arteko oreka
Hathak erran nahi luke “Esfortzuaren yoga” edo Eguzkiaren (“Ha”) eta ilargiaren (“Tha”) batasuna. Hatha Yogak ikusmolde osoa eta plurala ukateko ahala ematen du.
Arnasketa kontzientea eta teknika espezifikoak (pranayama), energia-finkatzeak (bhanda), postura (asana) estatikoak edo lerrokatuak, esku-keinuak (mudra), soinu- eta bibrazio-hurbilketa (soinuaren yoga, mantra) eta meditazioa uztartuz, saioak laguntzen du hobetzen organoen funtzionamendua, muskulu-indartzea, malgutasuna, artikulazio-erosotasuna eta adimenaren argitasuna.
Leak hainbat postura-maila proposatzen ditu, gorputz mota guzietarako aukerekin, hasiberrientzat edo esperientziadunentzat. Postura-lerrokatzeei arta berezia eskaintzen zaie. Izpiritualtasunez koloreztatua eta Momentuko energiekin lotua, saioa jende guzien eskura dago eta mantra kantuek iraunarazten duten ongizate sentsazio sakona ematen du.
YIN YOGA
ostiraletan, 12:00etatik 13:00etara – Bideoa 7 egunez ikusgai
Taoisten filosofian eta Txinako medikuntza tradizionalean inspiratua
Urritasunari, sentitzeari eta errezibitzeari egin gorazarrea
Yin Yoga luzaz, geldirik, eta esfortzu muskularrik gabe egin yoga posturekin esperimentatzean datza. Lasaitze eta indarberritze lan sakona egiten da orduan muskuluetan, artikulazioetan, eta ehun konektiboetan: tendoiak, hezurrak, lotailuak, fasziak eta abar. Gorputzeko tentsioen zinezko askapena, gorputz osoan energia berriz zirkulazioan jarriz. Ekintzarik ezaren artearen ikaskuntza horretan, erlaxazioaren eta laxatzearen ikasle ere bilakatzen da gogoa.
Praktika bibrazioari buruzko ikusmolde baten bidez osatzen da, Learen ahotsarekin, yoga nidrarekin (erdi esna egoerako loaren yoga, loaren kalitatea hobetzeko ezin hobea), meditazio inspiratzaileekin edo kontzientzia osoz gorputza bibrarazteko eta indarberritzeko mantra batzuekin.
Praktika saihetsezina da gure eguneroko bizia orekatzeko, yang-a nagusi den gizartean.
Bideo saioak zuzenean egiten dira ZOOM plataforman.
Saio guziak momo.fr webgunean erreserbatzen eta ordaintzen dira. Horretarako, oso erraza da: klik batzuk egin behar dituzu zure kontua sortzeko, zuk nahi duzun PASSa erosi, eta, gero, zure saioak erreserbatu. Saioa baino 30 minutu lehenago jasoko duzu posta elektronikoz konexio-esteka.
Komeni da kameratik aski urrun egotea, nik zuri postura-egokitzapen pertsonalizatuak proposatu ahal izateko. Eman lehentasuna soinu-esperientziari, begiak beti pantailari so egon ordez. Fida zaitez nire ahotsan. On lineko klaseek ez dute inoiz ordezkatuko presentzialki irakasle batekin egin klase bat, baina, hala ere, ahala ematen dute norberaren bizilekutik edo lantokitik praktika pertsonal bat lehenesteko eta zure ordutegian aise integratzeko.
Ez dago arazorik saioa huts egiten baduzu. Bideoa 24 ordutan bidaltzen da, eta bidali eta 7 egunez egoten da ikusgai.
PREZIOAK
Klase kolektiboak on line (1h) – Bideoa 7 egunez ikusgai
Klase bat astean (Hatha edo Yin) hiru hilabetez: 70 €
Bi klase astean (Hatha eta Yin), hiru hilabetez: 120 €
10 klaseko txartela: 90 €
3 klase: 30 €
klase bat: 12 € (Hatha edo Yin aukeran, denbora tartea erreserbatzean)
ESTRESAREN KONTRAKO
yoga bideo-saioa
URRIRIK
Yoga saio goxoa, tentsioak askatzeko eta gogoa lasaitzeko (40 minutuko bideoa)
IZEN-EMATEA URRIRIK
