YOGA ETA AHOTSA
murgiltzea
Herriko eroak, Donoztiri (Euskal Herria)
2025eko ekainaren 13tik 15era, ostiraletik igandera
Maila guziak
Indarberritzeko, kantatzeko eta poza sentitzeko ikastaldia!
Leku biziki inspiratzaile batean egotea, bere buruarekin berriz konektatzeko eta ahotsa dardararazteko, gorputz barnean eta inguruan.
Hatsaren, ahotsaren, posturazko soinuaren eta mantren lana yogaren bidez ikertzeko pedagogia progresiboa.
Latinezko “personare” hitzetik, literalki “durundatu” hitzaren bidez itzulia. Pertsona bakoitza gizabanako paregabea da bere bibrazio propioaren ondorioz.
Ikastaldi honek zure buruarekin eta zure erresonantzia bereziarekin berriz konektatzeko denbora eskaintzen dizu, sakonki indarberritzeko eta zure izatearen musika entzuteko.
Hiru ikusmolde lantzen dira, praktikante-maila guzientzat eskuragarria den pedagogiaren bidez:
1/ Ahotserako yogazko praktika espezifikoak: arnasketa eta fonazio-aparatua lantzea
2/ Soinuaren yogaren onurak, soinu bibratzaileen esperientzia gorputza lasaitu eta indarberritzeko, yoga posturen bidez.
3/ Mantra sakratuen kantua, harmoniumaren soinuak lagundurik: mantra indiarrak, chakra terapia eta meditazio-egoera kantuaren bidez.
Herriko eroen etxean errezibitua izanen zara, Donoztirin, Euskal Herrian, Sorhaburu etxe noblean. Familian eta lagunartean sortutako leku atipikoa da, yoga, xamanismo, dantza eta abarretan espezializatutako ikastaldiak eta jardunaldiak hartzen dituena. Arta handiz arraberritutako euskal gaztelu honetan giro goxoa da nagusi. Atsedenerako, topaketak egiteko eta sormenerako aproposa da. Kanpoko eremu berdeek giro paregabe hori indartzen dute, praktika kupula, igerileku, sauna finlandiar eta abarrekin.
Harrera 2-4 pertsonako gela partekatuan egiten da. Gela bakoitza bakarra da, arta eta gogo handiz apaindua. Gelek esperientzia lasaigarria eskaintzen dute, giro eztigarria segurtatzen duten kalitatezko materialekin.
Elikagaiak baratzetik datoz, eta bertako produktuekin eta produktu ekologikoekin osatzen dira. Bi sukaldari finlandiarrek sukaldaritza begetarianoa, asmamen handikoa eta koloretsua dastaraziko dizute.
Programa egokia da bai hasiberrientzat, bai praktikante esperientziadunentzat. Ikastaldia egokia da mantra kantua eta soinuaren yoga ezagutu edo sakondu nahi duten yoga irakasleentzat.
PROGRAMA ETA OHIKO EGUNAK
Ostirala
18:00etatik goiti: Heltzea eta etxean instalatzea
19:00-20:30: Yoga eta meditazio-kantua
Afaria
Larunbata
08:30-11:30: Mantra Hatha eta Soinuaren Yoga
Gosari-bazkaria
16:30-18:30: Yin Nidra eta soinu-bainua
Afaria
20:30-21:30: Kirtan gaualdia
Igandea
08:30-11:30: Mantra Hatha eta Soinuaren Yoga
Gosari-bazkaria
15:00-16:30: Yin Yoga eta meditazio-kantua
PREZIOAK
Prezioa, dena barne, 380 eurokoa da.
Barne hartzen ditu ostiral arratsetik astelehen eguerdira (afaria eta bazkaria barne) logela partekatuan pentsio osoan hartzea, baita programan lau transmisio-egunetan eskaintzen diren aktibitate guziak ere.
ARGIBIDEAK
Erreserba behin betikoa izanen da 210 € ordaindu ondoan.
Parte-hartzaileak egonaldia ezeztatzen badu, proposatuko da erresak erabiltzea Lea Yogalaiak urte batez antolatuko duen beste jarduera batean parte hartzeko. Hori posible ez bada, ez dira erresak itzuliko, honako kasu honetan izan ezik: osasun-arrazoia (ikastaldia egiteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztuz). Kasu honetan, 30 eguneko epean itzuliko dira erresak, 30 euroko atxikipenarekin dosier-gastuengatik.

Zurekin, Lea
Yogako irakaslea eta energetikaria naiz. Txikitatik euskaraz kantatzen dut. Mantra kantua ezagutu nuen ashrameko egonaldietan, Indian, eta nire ahotsa dardaratzeko molde berri horrek transzenditu ninduen. Soinuaren bibrazio-ikusmoldearen bidez, gorputzaren tentsioak sakon haiza daitezke, adimena askatu eta berriz programatu, eta, bistan da, bihotza ireki. Harmoniumaren soinuak lagundurik, kirtanak antolatzen ditut, non bakoitzak mantra kantuaren bibrazio-esperientzia egin baitezake.
Orrialde honetako argazki-kredituak: Nahia Garat