YOGA ETA EMAZTE-SAKRATUA
murgiltzea

Herriko eroak, Donoztiri (Euskal Herria)
2025eko uztailaren 27tik abuztuaren 2ra, igandetik larunbatera
Maila guziak

;

7 eguneko yoga-jardunaldia, energia femeninoak sakonki berritu eta barne indarra berreskuratzeko.

Yoga jardunaldia leku biziki inspiratzaile batean. Praktika energia emaileak goizez eta lasaigarriak arratsaldez, naturatik ahal bezain hurbil.

Estresa eta tentsioak haizatzeko, esfera emozionala berriztatzeko, Emazte-Sakratuaren arketipoen alderdiak eta magia hurbiletik aztertzeko.

Logo Yoga blanc

Egunean 5 ordu klase, praktika goxo eta dinamikoak tartekatuz: erritual yogikoa, pranayama, dragoi dantza, yin yoga, meditazioa, mantra kantua eta abar.

Hiru tailer:

>> emazteendako ayurveda
>> dantza intuitiboko praktika
>> emaztetasunari eskainitako erritual sakratua

Denbora librea igerilekuaz gozatzeko, inguruetan oinez ibiltzeko, saunan egoteko.

Sukaldaritza osasuntsua, bizia, eskuzabala, baratzetik datorrena eta amodio handiz kozinatua.

Logo massage blanc

Ordu bateko arta bat.

Gehigarri gisa, arta-zerrenda batean hautatzekoa.

Logo randonnée

Yogazko praktikak kanpoan egiteko egun bat

Ikastaldi hau pentsatu dut akituak edo ahulduak liratekeen energia femeninoak berreskuratzeko, indarberri zaitezen eta emazte paregabearen indarra eta ahalmena berreskura ditzazun.

Goizetan, erritual yogiko baten ondotik, energia hartzeko egokia den yang praktika batean murgil zaitez: Dragoi Dantza, Vynyasaren eta Qi Gongaren bidegurutzean den postura segida askatzaile bat, nor bere baitan lo dagoen yang-a iratzarri, borrokatu eta menperatzeko sinbologia oso bat.

Noizbehinkako baraualdia egitea proposatzen dizut, gorputza eta gogoa arintzeko eta goizetan yoga baraurik egiteak dituen onura guziak sentitzeko (ez da derrigorrezkoa, goizetan edari, fruitu idor eta bixkotxez beteriko mahai bat egonen da denen eskura).

Gosari-bazkariaren ondoko denbora librean parada izanen duzu masajeaz edo arta energetikoaz (barne), igerilekuaz edo saunaz, guneko baratze zoragarriaz edota inguruetan oinezko ibilaldiez gozatzeko.

Askotariko praktikez gozatu, hala nola, Belekarreko gainetan mundu basatitik hurbilen pasatako egun batez zure baitan den sorgina pizteko, dantza libreko tailer batez, zure gorputzaren lengoaia intuitiboa (berriz) ezagutzeko, edota emazteendako ayurvedari edo Emazte-Sakratuari buruzko hitzaldi zirraragarriez.

Arratsaldea yin denborei eskainia izanen da, Yin Yoga eta Yoga Nidra saioekin, ekintzarik eza eta laxatzea ikertzeko eta gorputza eta gogoa sakon lasaitzeko, bihotza ireki eta dardarazteko meditazioak eta mantra kantu preziatuak egiteko, nork bere ahotsean eta bidean konfiantza hartuz, eta zirkulu sakratu baten baitan praktikatzen diren erritualak egiteko.

Herriko eroen etxean errezibitua izanen zara, Donoztirin, Euskal Herrian, Sorhaburu etxe noblean. Familian eta lagunartean sortutako leku atipikoa da, yoga, xamanismo, dantza eta abarretan espezializatutako ikastaldiak eta jardunaldiak hartzen dituena. Arta handiz arraberritutako euskal gaztelu honetan giro goxoa da nagusi. Atsedenerako, topaketak egiteko eta sormenerako aproposa da. Kanpoko eremu berdeek giro paregabe hori indartzen dute, praktika kupula, igerileku, sauna finlandiar eta abarrekin.

Harrera 2-4 pertsonako gela partekatuan egiten da. Gela bakoitza bakarra da, arta eta gogo handiz apaindua. Gelek esperientzia lasaigarria eskaintzen dute, giro eztigarria segurtatzen duten kalitatezko materialekin.

Gela partekatuak ez dira mistoak.

 

Elikagaiak baratzetik datoz, eta bertako produktuekin eta produktu ekologikoekin osatzen dira. Bi sukaldari finlandiarrek sukaldaritza begetarianoa, asmamen handikoa eta koloretsua dastaraziko dizute.

Programa egokia da bai hasiberrientzat, bai praktikante esperientziadunentzat. Ikastaldia egokia da emazte-sakratuaren energiak ezagutu edo sakondu nahi dituzten yoga irakasleentzat.

Gizonei dagokienez, ikastaldia energia femeninoei buruzkoa bada ere, ongi etorriak dira. Yogazko praktikak haiei ere oso onuragarriak izanen zaizkie, eta zirkuluetan lekua hartzen ahalko dute, emazteek bizi duten prozesuaren laguntza-esperientzia biziz. Gizon-sakratuaren balioetan engaiatzea eskatuko zaie: indarra erabiltzea sostengatu eta babesteko, zuhurtzia erabiltzea justizia egin eta errespetarazteko eta ontasuna erabiltzea maitatu eta hazteko.

PREZIOAK

Prezioa, dena barne, 920 eurokoa da.

Barne hartzen ditu igande arratsetik larunbat eguerdira (afaria eta gosari-bazkaria barne) logela partekatuan pentsio osoan hartzea, baita programan eskaintzen diren aktibitate guziak ere. Gehigarri gisa, ordu bateko masajea edo arta jaso daiteke (60 euroko abantailazko prezioan).

Biarritzeko aireportutik edo Baionako geltokitik hona ekar zaitzakegu (35 min).

ARGIBIDEAK

Erreserba behin betikoa izanen da 330 € ordaindu ondoan.

Parte-hartzaileak egonaldia ezeztatzen badu, proposatuko da erresak erabiltzea Lea Yogalaiak urte batez antolatuko duen beste jarduera batean parte hartzeko. Hori posible ez bada, ez dira erresak itzuliko, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-arrazoia (ikastaldia egiteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztuz) eta lekua beste pertsona batek erreserbatzen badu. Kasu horretan, 30 eguneko epean itzuliko dira erresak, 30 euroko atxikipenarekin dosier-gastuengatik.

Portrait de Lea Yogalaia à Lanzarote

Zurekin, Lea

Yogako irakaslea eta energetikaria naiz, eta gogotik laguntzen diet emazteei beren gorputzarekin eta izaera zikliko eta basatiarekin berriz konektatzen, beren indarra eta bakartasuna gorpuzteko.

Miranda Grayren (Ilargi Gorriaren idazlea) eskolan formatutako Moon Mother bat naiz, eta nire iniziazio-ibilbideak eraman ninduen Emazte-Jainkoaren energien artatze-ahalmena aztertzera. Atsegin handiz partekatzen ditut irakaspen horiek, baita yogari buruz dudan ezagutza sakona ere, sendatze, bake eta harmonia bila dabiltzan emazte guzientzat.

Linda

Linda

Lindak tailerrak eta jardunaldiak antolatzen ditu, gorputzaren bidez adierazteko praktika ezberdinekin. Beti soinuarekin batera, mugimenduan dagoen gorputzaren ahalmen askatzailea akuilatzen du, plano emozional, fisiko eta psikikoan. Hogei urte daramatza dantza, yoga eta meditazio molde bat baino gehiago praktikatzen, zure barne-bidaia egin dezazun.

Portrait de Lucie

Lucie

Ayurvedako aditua da Lucie. Indiako milaka urteko osasun-sistema da hori. Hitzaldi batean, Luciek bere zaletasuna azalduko dizu: ayurvedako lehen irakaspenak emanen dizkizu, bereziki emazteendako ayurveda aipatuz. Hala, emaztearen ziklo edo biziko etapa guzietarako aholku bikainak emanen dizkizu!

Portrait d'Adrien

Adrien

Adrien masajista eta formatzailea da. Hark tailer bat proposatuko du sabelarekin berriz konektatu eta hura eztiki eta urraska askatzeko. Zure tentsio-aldeak lokalizatzen ikasiko duzu, zure organoen funtzioak hobeki ezagutzen eta zure buruari masajeak ematen, eguneroko trabak eta blokeoak kentzeko. Adrien eta bere esku adituek ere hainbat masaje mota eskainiko dizkizute, aste horretarako erreserbatu beharrekoak (aukeran, erlaxazio muskular pertsonalizatua, Urut Pijat Baliko masaje bideratzailea edo Chi Nei Tsang masaje abdominala).

Portrait de Marie Pierre

Marie-Pierre

Marie-Pierre eta bere lamina andere erhiak indiar masajeetan adituak dira. Olio beroko masaje ayurvedikoak eskainiko dizkizu (aukeran, Abhyanga –gorputz osoa edo bereziki bizkarra–, edo Shirobhyanga –burua– eta Padhabhyanga –oinak–, Kansu katiluarekin), egonaldirako erreserbatu beharrekoak.

Portrait Chloé

Chloé

Chloé doula da, eta espazio sakratuak eskaintzen dizkie emazteei, beren buruarekin berriz konektatzeko. “Emazte-Jainkoa: yoni steam eta arrosaren medikuntza” izeneko arta-errituala eskainiko dizu, gorputzeko masajea, yonirako sauna eta meditazioa barne. Haren eskuekin, ezti-eztiki eta amodio handiz.

IKASGAI MAGISTRALA

URRIRIK, FRANTSESEZ

NOLA ARINDU EMAZTEAREN MINAK ETA NOLA DANTZATU EMAZTEAREN ZIKLOAREKIN ETA ILARGIAREN ZIKLOAREKIN?

Eman izena URRIRIK, eta eskuratu nire ikasgai magistrala ikusteko esteka.

Masterclass vu sur ordinateur

Ikasgai magistral honetan ikasiko duzuna:

  • Nola berriz konektatu zure emazte gorputzarekin?
  • Nola ez gehiago paira emaztearen zikloko faseen deserosotasunak?
  • Nola konprenitu emazte biziko faseak lasaitasun eta egonkortasun emozional handiagoarekin?