BIBRAZIO HANDIAK
murgiltzea
Santa Maria etxea, Heleta (Euskal Herria)
2025eko abuztuaren 10etik 16ra
Maila guziak, hasiberriak ongi etorriak
7 eguneko yoga-jardunaldi izpirituala, mantren edertasuna, Indiako filosofiaren sakontasuna eta Euskal Herriko ibilaldien edertasun handia nahasiz!
Aurkikuntzaz eta esperientziaz beteriko yoga jardunaldi bat antolatu dizut. Goza ezazu Hatha, Hatha Flow eta Yin Nidra klase anitzez. Mantra kantuen erresonantziaren eta bibrazio kontzertu baten bidez, berriz zentra zaitez.
Yogaren filosofian murgil zaitez eta Ayurvedan eta auto-masajean trebetasun berriak ikas itzazu.
Azkenik, nirekin parteka ezazu euskal lurrarekiko maitasuna, eta ezagut itzazu bertako natura eta kultura, izadiaren erdian oinezko ibilaldi bat eta yoga saio bat eginez.
Egunean 5 ordu klase, praktika goxo eta dinamikoak tartekatuz: hatha yoga, hatha flow, meditazioa, mantra, pranayama, yin yoga, yoga nidra
Hiru hitzaldi/tailer:
>> ayurveda
>> Indiako filosofia
>> sabeleko auto-masajea
Bibrazio-kontzertu bat
Sukaldaritza osasuntsua, bizia, eskuzabala, baratzetik datorrena eta amodio handiz kozinatua.
Ordu bateko masaje bat.
Gehigarri gisa, arta-zerrenda batean hautatzekoa.
Mendian oinez ibiltzeko eta yoga egiteko egun bat
Baionatik 35 minutura bakarrik dago Heletako herria. Zuretzat auto-partekatze edo taxi zerbitzu bat antolatuko dugu, pribatua edo kolektiboa, Baionako geltokitik (edo Baionako geltokitik autobusez etortzea) –interesatutako pertsona kopuruaren arabera aurreikusi beharreko gehigarria (adb.: 2,20 € autobuserako, 15 € inguru taxi kolektibo baterako)–.
Oso giro atsegina, familiarra eta egiazkoa, Euskal Herriko etxe noble batean, Baigura mendiaren magalean.
Beren arloetan adituak diren hizlariak eta kanpoko parte hartzaileak, sutsuak eta onberak, zure ongizateari eskainiak.
YOGA ezagutzeko, sakontzeko, hobetzeko eta haren praktika aberasteko askotariko ariketak.
Denbora librea norberarentzat, taldearekin partekatzeko, etxeko edo baratzeko xokoetako batera joateko, inguruko naturaz gozatzeko edota atseden hartzeko eta praktikak integratzeko.
Energia positiboz beterik, zure burua BERRIZ AURKITU izanaren sentsazioarekin itzuliko zara etxera: zure baitako konfiantza, arintasuna, mementoan bizitzearen sentsazioa, norbere buruarekiko konexioa, naturarekiko konexioa, izpirituaren egonkortasuna, norbere buruarekiko eta besteekiko onginahia, eta bihotza pozez eta taldearekin partekatutako momentu ederrez beterik! Denboraz kanpoko aste honek gibelera egiten lagunduko zaitu, zure bidean eta proiektu pertsonaletan hobeki aitzina egiten laguntzeko. Dudarik gabe, esperientzia honetaz baliatuz, biziki motibatua izanen zara ikasturte sartzean yoga klaseak berriz hartzeko!
Familia giroan errezibitua izanen zara, XIII. mendeko etxe noble batean, Santa Marian, Heletan, Baigura mendiaren magalean.
Etxeko lehen estaian, yoga praktikatzeko gela eder bat dago, zabala, argitsua eta goxoa. Logela partekatuak (2 edo 3 pertsonakoak) arta handiz apainduak dira, eta garbigela partekatu bat dago mailarte bakoitzean. Gainera, kanpoko espazio zabala dago, lasaitzeko.
Asteko egitarauan denbora librea ere aurreikusten da inguruko naturaren edertasunaz eta Heletako herriaz gozatzeko.
Programa egokia da bai hasiberrientzat, bai praktikante esperientziadunentzat, hainbat postura-maila proposatzen direlako. 15 parte-hartzaile hartuko dira gehienez.
PREZIOAK
Prezioa, dena barne, 890 eurokoa da.
Barne hartzen ditu igande arratsetik larunbat eguerdira (afaria eta gosari-bazkaria barne) logela partekatuan pentsio osoan hartzea, baita programan eskaintzen diren aktibitate guziak ere. Ohe-estalkiak eta bainu oihalak gehigarri gisa uzten dira egonaldirako, 5 eurotan (barne dira, aldiz, mihisea eta bururdi azala).
Gehigarri gisa, masajista profesionaletako batekin ordu bateko masajea erreserbatzeko aukera dago (masajeen zerrenda eskuragarri), 60 euroko prezioan.
Bakarkako logelan hartua izateko aukera dago, lekurik gelditzen den neurrian, eta orduan egonaldiak 72 euro gehiago balio du.
ARGIBIDEAK
Erreserba behin betikoa izanen da 320 € ordaindu ondoan.
Parte-hartzaileak egonaldia ezeztatzen badu, proposatuko da erresak erabiltzea Lea Yogalaiak urte batez antolatuko duen beste jarduera batean parte hartzeko. Hori posible ez bada, ez dira erresak itzuliko, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-arrazoia (ikastaldia egiteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztuz) eta lekua beste pertsona batek erreserbatzen badu. Kasu horretan, 30 eguneko epean itzuliko dira erresak, 30 euroko atxikipenarekin dosier-gastuengatik.

Zurekin, Lea
Yogako irakaslea eta energetikaria naiz. Amodioz prestatu dut egonaldi hau. Aste osoan zehar gidatuko zaitut, eztiki, adi egonez eta borondate onarekin. Eskuzabala naiz nire irakaspenetan, eta yogaren hainbat alderdi erakutsiko dizkizut, batzuetan indartsua, dinamikoa, besteetan eztia, isilik edo mantran, gorputz, izpiritu eta alaitasunaren arteko harmonia perfektua lortzeko!

Adrien
Adrien masajista eta formatzailea da. Hark tailer bat proposatuko du sabelarekin berriz konektatu eta hura eztiki eta urraska askatzeko. Zure tentsio-aldeak lokalizatzen ikasiko duzu, zure organoen funtzioak hobeki ezagutzen eta zure buruari masajeak ematen, eguneroko trabak eta blokeoak kentzeko. Adrien eta bere esku adituek ere hainbat masaje mota eskainiko dizkizute, aste horretarako erreserbatu beharrekoak (aukeran, erlaxazio muskular pertsonalizatua, Urut Pijat Baliko masaje bideratzailea edo Chi Nei Tsang masaje abdominala).

Lucie
Ayurvedako aditua da Lucie. Indiako milaka urteko osasun-sistema da hori. Hitzaldi batean, Luciek bere zaletasuna azalduko dizu: ayurvedako lehen irakaspenak emanen dizkizu, bereziki nutrizioa aipatuz. Izan ere, oreka eta bizitasuna lehen-lehenik gure elikatzeko moldean aurkitzen dira!

Marie-Pierre
Marie-Pierre eta bere lamina andere erhiak indiar masajeetan adituak dira. Olio beroko masaje ayurvedikoak eskainiko dizkizu (aukeran, Abhyanga –gorputz osoa edo bereziki bizkarra–, edo Shirobhyanga –burua– eta Padhabhyanga –oinak–, Kansu katiluarekin), egonaldirako erreserbatu beharrekoak.

Yohan Soleylla
Musikaria eta basa-medikua da Yohan, eta baita bihotz handiko izakia ere. Kristalez eta bata bestea baino harrigarriagoak diren musika tresnez lagundurik, zure zelulen barne-barnean hunkituko zaitu, bibrazio-kontzertu baten karietara. Denboraz kanpoko soinu-bidaia, edertasunez betea.

Jane
Jane “Santa Maria” egoitza zoragarriaren zaindaria da. XIII. mendeko etxe honetan, elkarrekin egotearen goxotasuna eta poza senti daitezke, eta atsegin handiz segitzen du Janek, bere alabekin eta lagunekin batera, Lurreko mundutik haratagoko bidaia handira betiko joan zen Tony senarrarekin sortutako harrera-eginkizuna. Bikote honen energiak moldatutako etxe hau zinez zoragarria da!
Beren egoitzako lehen estaian, yogazko praktiketarako gela bikain bat egokitu dute, zurezko zoladura eta irekidura handiak dituena. Baratzea barazki goxoz betea da, eta amodioz eta eskuzabaltasunez kozinatuak dira horiek. Bake eta bozkario leku hura ezagutzeko irrikaz zaude, ezta?