ARTA ENERGETIKOAK

Aldaketa laguntzeko mundu sotila

ARTA ENERGETIKOAK

Neke profesionala, akidura, doluak eta hausturak, eritasunak, femeninoaren gaitzak, zentzuaren galera eta abar, egun guziez desafio bat baino gehiago altxatu behar dugu, ondorio gisa jalgi daitezkeen somatizazio eta konplikazio guziekin.

Bizi ibilbidean badira zenbait momentu, zeinetan gorputz fisikotik askoz haratago norbere burua zaintzea beharrezkoa baita.
Arta energetikoak gaitzen eta nahasmenduen jatorrian eragiteko ahala ematen du, gorputz sotiletatik eta memoria zelularretatik, energia-sistema globalari laguntza baliotsua eskaintzeko, hainbat problematika desblokeatzeko eta ongizatea sustatzeko.
Osasun optimoa oreka printzipioa berreskuratzeko gaitasuna da, ahal bezain energia guti xahutuz.

Nire arta energetikoak aldaketa laguntzeko osotasun baten zatia dira. Konfiantzazko harremana da lan eraginkorraren oinarria, zu irekitzeko, zuk hor dauden energiak hartzeko eta zu sostengatzeko.

Filtroa edo teknika edozein izanik ere, bizi-iturriak bertatik edaten duten jende guziak elikatzen ditu.

“Zauritik sartzen zaizu argia” RUMI

Cours yoga en ligne

REIKI ARTA ETA KRISTALOTERAPIA

Aktibazio eta orekatze energetikoa –
1h
– presentziala edo urrutikoa – 60 €

Cours particulier Yoga

EMAZTE-SAKRATUKO ARTA

Emazteen energiak piztu eta orekatzeko
1h – 60 €

Cours yoga Hatha

ARTA XAMANIKOA

Izpirituen mundua sendatze izpiritualaren zerbitzura
1h – 60 €

Arta guziak on line erreserbatzen eta ordaintzen dira. Urrutiko edo on line arta bat erreserbatu daiteke, edo arta presentziala jaso (euskal kostaldean eta Kanbo-Hazparnealdean) – jar zaitez nirekin harremanetan SMS bidez, zure arta presentziala antolatzeko.

NOLA IRAGATEN DA URRUTIKO ARTA BAT?

Energiak ez dituenez ez denbora ez espazioa ezagutzen, guziz posible da urrutitik pertsona batekin lan egitea, harekin konektaturik, nahiz eta sinestezina iruditu.
Energia-artako ikasle gaztea nintzelarik, ni ere aski dudakor nintzen. Baina, gero, urrutiko arta eman zizkidatelarik, eta urrutiko energia-bidalketa eta -lana esperimentatu nituelarik, emaitzak, garbiki errateko, harriturik utzi ninduen eta konbentzitu.

Nire urrutiko arta saioak Zoom bidez egiten dira. Beti hasten dira aitzinetikako elkarrizketa batekin, zure problematikari buruz hitz egiteko. Artarako, komeni da eroso etzateko zerbait ukatea, ongi estalirik, inork trabarik egin gabe, eta, aldi berean, kalitatezko entzumen-kontaktua (kasko entzungailudunak) izatea Zoom bilkuraren denboran.