REIKI ARTA ETA KRISTALOTERAPIA

;

1h – presentziala edo urrutikoa – 60 €

Reiki maisua eta irakaslea naiz. Artak proposatzen ditut sakonki lasaitzeko, tentsioak eta estresa kanporatzeko, energia-zentroak aktibatu eta lerrokatzeko, eta energiaren zirkulazioa hobetzeko. Kristalezko mandalatan kokatutako harrien botereak indartzen du nire lana.

Reikiko lehen irakaspeneko ikastaldiak antolatzen ditut, eskaeraren arabera. Horretaz hitz egiteko, jar zaitez nirekin harremanetan.

Reikiari buruzko argibide gehiago

REIKI (japonieraz “energia unibertsala”) eskuekin energia sortzeko teknika bat da. Himalaiako antzinako praktiketatik jalgi zen Reikia. XX. mendearen hasieran garatu zen Japonian, Mikao Usui maisuak bideratutako protokolo batekin.

Reiki maisua eta irakaslea naiz. Blokeoen jatorrian dauden energia-korapiloak (izan fisikoak, psikikoak, emozionalak, edo antzinako memoriei lotutakoak) askatzeko ahala ematen duten artak proposatzen ditut. REIKIaren energiari esker, sakonki lasaitu, tentsioak eta estresa kanporatu, energia-zentroak aktibatu eta lerrokatu eta energiaren zirkulazioa hobetu daitezke. Kristalen efektuek prozesua errazten dute eta reikiaren energia handitzen.

Bateriak bizi-energiaz berriz kargatzen dira, auto-sendatze prozesua berraktibatzeko.

Reikia ez da oso ezaguna Frantzian, eta fama txarra ere badu. Beste herrialde batzuetan, aldiz, ospitaleetan medikuntza alopatikoaren osagarri gisa erabiltzen da, batez ere mina hobeki kudeatzeko. Tokioko bere klinikan, Mikao Usuik lau egunez jarraian lau saio egitea aholkatzen zuen, emaitza kliniko hobeak ikusteko. Tradizioak, halaber, sustatzen du denbora laburrean lau saio egitea.

REIKIAREN ONURAK

  • Minaren kudeaketa

  • Gorputza lasaitzea, indarberritzea, biziberritzea

  • Immunitate-sistema indartzea

  • Kontzentrazioa eta memoria hobetzea

  • Loaren kalitatea hobetzea

  • Bizi-kalitatea hobetzea, kolpe gogor baten ondotik

  • Buruko eta sabeleko minak ttipitzea

  • Nekea gutitzea

  • Ebakuntza bat egin aitzin eta gero prestatzea

  • Tratamendu baten bazter ondorioak gutitzea

     

ONURA PSIKIKOAK

  • Lasaitzea, ongizatea, bizipoza
  • Antsietatea ttipitzea
  • Estresa hobeki kudeatzea
  • Autoestimua
  • Lasaitasuna berreskuratzen laguntzea
  • Barneko bake sentimendua
  • Zentratua izatearen sentsazioa
  • Gogoaren lasaitasuna, tentsio mentalen eztitzea
  • Karga mentala gutitzea
  • Emozioak hobeki bizitzea
  • Norbere burua hobeki ezagutzea
  • Erabiltzen ez diren talentuak piztea
  • Norberaren baitako konfiantza handitzea

Ez dago reikia praktikatzeko kontraindikaziorik. Tratamendu energetiko batek ere ez du medikuaren aholkurik, tratamendu alopatikorik edo ekintza kirurgikorik ordezkatu behar. Saioan, hartzailea jantzirik eta eroso jarririk edo etzanik egoten da. Egokitzapenak egin daitezke behar espezifikoren bat izanez gero, betiere erosotasuna lehenesteko. Eskatzen badidate, reikiko lehen irakaspeneko ikastaldiak antola ditzaket.

Arta guziak on line erreserbatzen eta ordaintzen dira. Urrutiko edo on line arta bat erreserbatu daiteke, edo arta presentziala jaso (euskal kostaldean eta Kanbo-Hazparnealdean) – jar zaitez nirekin harremanetan SMS bidez, zure arta presentziala antolatzeko –.

NOLA IRAGATEN DA URRUTIKO ARTA BAT?

Energiak ez dituenez ez denbora ez espazioa ezagutzen, guziz posible da urrutitik pertsona batekin lan egitea, harekin konektaturik, nahiz eta sinestezina iruditu.
Energia-artako ikasle gaztea nintzelarik, ni ere aski dudakor nintzen. Baina, gero, urrutiko arta eman zizkidatelarik, eta urrutiko energia-bidalketa eta -lana esperimentatu nituelarik, emaitzak, garbiki errateko, harriturik utzi ninduen eta konbentzitu.

Nire urrutiko arta saioak Zoom bidez egiten dira. Beti hasten dira aitzinetikako elkarrizketa batekin, zure problematikari buruz hitz egiteko. Artarako, komeni da eroso etzateko zerbait ukatea, ongi estalirik, inork trabarik egin gabe, eta, aldi berean, kalitatezko entzumen-kontaktua (kasko entzungailudunak) izatea Zoom bilkuraren denboran.