EMAZTE-SAKRATUKO ARTA

;

Emazteen energiak piztu eta orekatzeko – 1h – 60 €

Miranda Grayren (Ilargi Gorriaren idazlea) eskolan formatutako Moon Mother© bat naiz. Aukeran WOMB BLESSING© edota WOMB HEALING© artak proposatzen dizkiet haien Emazte Biziaren zikloen edo etapen inguruan zailtasunak dituzten, haien feminitatearekin edo antzinako leinuko emazteekin lotutako blokeoak dituzten eta Emazte-Sakratuarekin konektatzeko beharra sentitzen duten emazteei.

Emazte-Sakratuko artei buruzko argibide gehiago

Emazte bakoitzak bere baitan daramatza Femeninoaren memoria kolektiboak, bere familia leinuko emazteen memoriak eta bere historia propioarenak.

Eta emazte bakoitzak bere baitan darama ere ilargiaren zikloaren lau faseetako energia propioen magia osoa, eta baita haien botere sortzaileena ere: neska gaztea, ama, emazte basatia (inkantatzailea) eta emazte zuhurra (atsoa, sorgina).

Energia horiek ezagutzeak, hartzeak, sendatzeak, pizteak, norbere egiazko emaztetasunarekin berriz konektatzeko ahala ematen du, nork bere identitatea osoki eta libreki gorpuztuz loratua sentitzeko, eta emaztea ardatz duen bizia biziz, zoriontasunean, ugaritasunean eta maitasunean.

Emazte bakoitzak bere hilabetekoen zikloekin eta bere emazte biziko garai gakoekin duen harremana bide iniziatiko bat da, jatorrizko eta egiazko arketipo femeninoekin topo egiteko. 

Miranda Grayren eskolan formatutako Moon Mother© bat naiz. WOMB BLESSING© –uteroaren bedeinkapena– edota WOMB HEALING© –uteroaren arta– proposatzen ditut, emazteen energiak orekatzeko, uteroa duten edo ez duten eta zikloak dituzten edo ez dituzten emazte guziei.

Ongi etorri Emazte-Sakratua ezagutzeko bide honetara.

NORENTZAT?

  • Energia femeninoetan akidura eta ezegonkortasun fase bat bizi duten emazte guzientzat (minak, ezegonkortasun fisiko, mentala edo emozionala ziklo bakoitzean, menopausia aitzineko fasean edo menopausiaren fasean, edo feminitatearekin duten erlazioan)
  • Beren emaztetasunarekin eta alde femeninoarekin lotutako blokeoak sentitzen dituzten emazteentzat (amarekiko eta antzinako leinuekiko harremana, ume galtze bat, abortatze bat, haur sortzeko zailtasuna, dolua, bortxaketa edo indarkeria, etab.)
  • Lau arketipo femeninoak (neska gaztea, ama, inkantatzailea eta sorgina/atsoa) berritu eta orekatzeko, ziklo femeninoak hobeki bizitzeko, eta emaztetasun libre eta egiazko batean loratzeko
  • Emazte-sakratuaren bibrazioarekin eta magiarekin konektatu nahi duten emazteentzat.
  • Uteroa duten edo ez duten eta zikloak dituzten edo ez dituzten emazte guzientzat

Tratamendu energetiko batek ere ez du medikuaren aholkurik, tratamendu alopatikorik edo ekintza kirurgikorik ordezkatu behar. Saioan, hartzailea jantzirik eta eroso jarririk edo etzanik egoten da. Egokitzapenak egin daitezke behar espezifikoren bat izanez gero, betiere erosotasuna lehenesteko.

WOMB HEALING©

emazte-energiak orekatzeko uteroaren arta (urrutikoa edo presentziala)

Gure faseetako behar sakonei kasu egiten ez diegularik, energia agortuak edo blokeatuak izan ditzakegu, ezegonkortasun fisiko, mental eta emozionala sortuz gure zikloetan edo menopausiaren inguruan.

Womb Healing-ek© (Uteroaren Arta) emazteen energia-zentro nagusien arteko energia-fluxua garbitzen eta orekatzen du, eta, bereziki, Umetokiaren Zentroan egiten du lan. Lau arketipoen arteko energia-fluxua aktibatzen eta orekatzen du. Arketipo horiek jada piztuta daude emazte baten bizian, baina ahuldu edo blokeatu daitezke.

Nola funtzionatzen du?

Izarraren Energia Zentroaren heinean (burua), Emazte-Jainkoaren energiak ziklo hormonalari laguntzen dio, eta arta hartzen duen pertsonaren kontzientzia izpirituala irekitzen du.

Kalizaren Zentroan (bihotzean), Emazte-Jainkoaren energiak lasaitzen du, eta munduan maitatzeko eta harremanak sortzeko gaitasuna hobetzen du.

Pertzaren Zentroan (uteroa), gure izaera ziklikoaren oreka berriz ekartzen dugu eta egun guziez adierazten dugu. Emazte-Jainkoaren energiak gure aldaken eta sabelaren heinean metatu ohi ditugun arazo fisikoak eta eskema emozionalak lantzen ditu. Zehazki, energiak lantzen ditu hilabetekoaren zikloko lau arketipo femeninoak eta haien energiak eta presentziak hartzeko dugun gaitasuna, bai Emazte Zikliko gisa, bai Emazte Oso gisa (menopausiaren ondotik).

Artak osotasun sentimendua ekar dezake, onarpen sakon eta onbera, eta Emazte-Sakratuaren adierazpen bat gorpuzteko kontzientzia.

WOMB BLESSING©

emazte-energiak pizteko uteroaren bedeinkapena (presentziala)

Womb blessing© arta iniziatiko bikaina da, emazteen bibrazioa areagotzeko eta emazteak Emazte-Jainkora sakon irekitzeko. Lau arketipo femeninoen alderdi geldiak pizteko ahala ematen du, emazteak jatorrizko eta egiazko bere emaztetasuna gorpuztu dezan.

Emazteak Emazte-Sakratuaren bibrazioarekin konektatzen dituzten meditazio eta praktika energetikoak biltzen ditu, eraldaketa pertsonal sakona ahalbidetzeko. Emazte-energien lau arketipoak pizten ditu, eta arlo fisikoan, mentalean, emozionalean eta izpiritualean eragiten du, hilabetekoaren zikloen eta emaztearen bizi-zikloen barnean.

Emazteei beren izaera ziklikoan dauden eskemak eta blokeoak pixkanaka sendatzen eta orekatzen laguntzen die, maitasuna, harmonia eta emantzipazioa ekartzeko.

Womb Blessing© arta baten ondotik, hartzaileak energiak integratzeko hilabetekoaren (edo ilargiko) ziklo bati ekiten dio eta bere baitan aldaketa sakonak onartzen ditu.

Womb Blessing® arta bat jasotzearen onurak

Womb Blessing® zikloaren eta energia femeninoen arta sakona da.

Egiazko emaztetasuna pizteko ahala ematen du, arta hartzailearen boterea, edertasuna, maitasuna, sormena eta sexualitatea osoki adierazteko. Garapen pertsonalerako bidea da, eskema mugatzaile zaharrak eta blokeoak askatzea bultzatzen duena. Garapen izpiritualerako bidea da ere, Emazte-Sakratuaren kontzientzia zabaltzen duena.

Tratamendu energetiko batek ere ez du medikuaren aholkurik, tratamendu alopatikorik edo ekintza kirurgikorik ordezkatu behar.

Saioan, hartzailea jantzirik eta eroso jarririk edo etzanik egoten da. Egokitzapenak egin daitezke behar espezifikoren bat izanez gero, betiere erosotasuna lehenesteko.

“Gorputza testu sakratua da. Hilabetekoaren zikloa eta gure bizi osoa, zikloak direla medio, gure otoitzak dira.» ” MIRANDA GRAY

Arta guziak on line erreserbatzen eta ordaintzen dira. Urrutiko edo on line arta bat erreserbatu daiteke, edo arta presentziala jaso (euskal kostaldean eta Kanbo-Hazparnealdean) – jar zaitez nirekin harremanetan SMS bidez, zure arta presentziala antolatzeko –.

NOLA IRAGATEN DA URRUTIKO ARTA BAT?

Energiak ez dituenez ez denbora ez espazioa ezagutzen, guziz posible da urrutitik pertsona batekin lan egitea, harekin konektaturik, nahiz eta sinestezina iruditu.
Energia-artako ikasle gaztea nintzelarik, ni ere aski dudakor nintzen. Baina, gero, urrutiko arta eman zizkidatelarik, eta urrutiko energia-bidalketa eta -lana esperimentatu nituelarik, emaitzak, garbiki errateko, harriturik utzi ninduen eta konbentzitu.

Nire urrutiko arta saioak Zoom bidez egiten dira. Beti hasten dira aitzinetikako elkarrizketa batekin, zure problematikari buruz hitz egiteko. Artarako, komeni da eroso etzateko zerbait ukatea, ongi estalirik, inork trabarik egin gabe, eta, aldi berean, kalitatezko entzumen-kontaktua (kasko entzungailudunak) izatea Zoom bilkuraren denboran.

IKASGAI MAGISTRALA

URRIRIK, FRANTSESEZ

NOLA ARINDU EMAZTEAREN MINAK ETA NOLA DANTZATU EMAZTEAREN ZIKLOAREKIN ETA ILARGIAREN ZIKLOAREKIN?

Eman izena URRIRIK, eta eskuratu nire ikasgai magistrala ikusteko esteka.

Masterclass vu sur ordinateur

Ikasgai magistral honetan ikasiko duzuna:

  • Nola berriz konektatu zure emazte gorputzarekin?
  • Nola ez gehiago paira emaztearen zikloko faseen deserosotasunak?
  • Nola konprenitu emazte biziko faseak lasaitasun eta egonkortasun emozional handiagoarekin?