LEA
Lea yoga-irakaslea eta energetikaria da,
barne-harmoniaren bilaketari emana.
Euskal Herriko barnealdeko Zuberoakoa izanik, Naturarekin eta mundu sotilarekin duen harreman sakonak bere bizi filosofia moldatu du, eta yoga eta terapia holistikoen bidetik gidatu.
Yoga ezagutu aitzin, Lea errugbi zelaietan eta boxeo aretoan ibiltzen zen –esperientzia hori, batez ere, gizatiarra izan zela dio, eta diziplina, norbere burua gainditzea eta haserrearen kanalizazioa ikasteko aukera eman ziola–.
Eta gero, 2013an yogaren ezagutzak bizia goitik behera aldatu zion. Kontua ez zen soilik tentsioak eta yang soberakina haizatzea, baizik eta bibrazio handiz betetzea ere bai.
Yogarekin izan zuen lehen topaketa Indiara egindako probidentziazko bidaia batean egin zuen, Himalaiaren magalean –yogaren inguruko moda efektu batekiko zituen estereotipoei buru eginez–. Lehen saiotik bertatik, han, eraldaketarako ahalmen ezezagun eta baliotsua sentitu zuen. Orduz geroztik, ez da yoga egitetik gelditu.
Erregularki Indiara joan zen gero, hainbat formakuntza segitzera. Aldi berean, bere ibilbide profesionalean jarraitu nuen, baliabide publikoen kudeaketa-arduradun gisa, arte- eta kultura-bitartekaritzaren, euskararen eta euskal kulturaren alorretan.
Transmisioa ebidentzia bat izan zen. 2016an sortu zuen Yogalaia, eta zenbait urtez bi lanbide izan zituen. Bere formakuntza aberasten segitu zuen, deliberatu arte denbora osoa emanen zuela bere bidean bilduko zituen bibrazioak ikertzeko eta goratzeko tresnak partekatzen.
Yogari buruzko bere ikusmoldeak uztartzen ditu Hatha tradizionalaren printzipioak, perineoari buruzko lan espezifikoa ahalbidetzen duen De Gasqueten postura eta arnasketaren ikusmoldea, Yin Yogaren eta bere yang atalaren onurak Dragoiaren Dantzekin, Soinuaren eta Mantraren Yogaren bibrazioak, Energiaren Yoga eta Yoga Nidra, eta nola ez, arnasaren eta meditazioaren botere mugagabeak. Hamaika kolore bere irakasle paletan, zu laguntzeko, gorputzaren tentsioak askatzeko, gogoa baketzeko eta bibrazioak areagotzeko helburuarekin.
Bere saioak ezagunak dira giro lasaigarri eta sanoagatik, bere ahotsaren eztitasunagatik eta bere kantuen sakontasunagatik, praktiken zehaztasuna eta arintasunagatik, edota bere aholkuen zuzentasunagatik. Hats hartzeko, norberarekiko konexio sakonerako eta eraldaketa pertsonalerako espazio egokia sortzen du.
Lehenik, sendatze-ikerlaria izan zen bere burua artatzeko. Bere ikerketak partekatzen ditu eta gidatu duten tresna baliotsuak transmititzen. Hala, biziak aukera eman zion Reikiaren energiarekin eta mineralen boterearen magiarekin konektatzeko. Reiki maisua eta irakaslea da orain, eta bere arta intuitibo propioak garatu ditu.
Ondotik, Miranda Grayk emazte-sakratuari buruz egindako lan bikaina ere ezagutu zuen, eta Moon Mother zertifikatu bihurtu zen. Mundu basatiarekin eta Naturaren botereekin konektatua da, eta errebelazio bat balitz bezala, arta xamanikoetan formakuntza bat segitu zuen.
Yoga klaseez eta arta energetikoez gain, yoga jardunaldiak antolatzen ditu Leak, naturatik ahal bezain hurbil, Euskal Herrian eta Kanariar uharteetan. Horietan, parte hartzaileek birkonexio- eta barne-eraldaketako esperientzia indartsuak bizitzeko parada dute.

Formakuntzak eta inspirazioak
- Hatha-Yoga tradizionala (Surinder Singh eskola, murgiltzea 200h Yoga Alliance Rishikesh, Indian – Yoga Irakasleen Eskola Nazionala, 3 urteko ikasketa Angelun)
- De Gasquet metodoa, postura-arnasketari eta biomekanikari buruzko ikusmoldea (yogako eta yoga perinataleko gaitasun agiria duen irakaslea)
- Yin Yoga eta soinuaren yoga 50h Yoga Alliance (Cécile eta Valentina Duna)
- Energiaren yoga (Boris Tatzky)
- Emazte-sakratua (Moon Mother zertifikatua, Miranda Gray eskola)
- Arta xamanikoko ibilbidea (Gorka Echarri)
- Reiki maisua eta irakaslea (Parveen Badhoni – 3. gradua eta maisutza, India / Sophie Fadier 1. eta 2. gradua, Arroxela)
Lea De Gasquet yoga irakasle ziurtatua da eta Yoga Irakasleen Federazio Nazionaleko kidea.