YOGA ETA MEDITAZIOA
murgiltzea
Herriko eroak, Donoztiri (Euskal Herria)
2025eko azaroaren 7tik 9ra, ostiraletik igandera
Maila guziak
Lasaitasunaren eta barne-espazioaren esperientzia egitea
Asteburu bateko ikastaldia, meditaziozko praktika sakontzeko, gogoa lasaitzeko eta norberarekin berriz konektatzeko.
Pedagogia egokitua, bakoitza meditaziozko praktika pertsonal bat plantan ezarriz joan dadin etxera.
Norbere buruarekiko konexioa bizitzeko praktikak antolatu dizkizut asteburu honetarako, baita elkar aurkitzeko denbora ere, neguan sartzeko ezin hobea eta introspekziorako aproposa!
Programak barne hartzen ditu maila guzietarako egokiak diren Hatha Yoga eta Yin Yoga klase goxoak, asana, pranayama, mudra, mantra eta abarrekin.
Meditaziorako egokia den kontzientzia egoera prestatu eta onartzeko meditazio teknika ezberdinak partekatuko dira: kontzientzia osoa (mindfullness), loaren yoga (yoga nidra), meditazio-kantua, meditazio-ibilaldia, burua garbitzeko teknika yogikoak (trataka), etab.
Praktikei buruzko solasaldien bidez, meditazioak nerbio-sisteman eta, oro har, osasunean dituen onurak aipatuko dira.
Ikastaldia bururatzean, meditazio-protokolo batekin itzuliko zara etxera, egunerokoan aise plantan ezartzen ahalko duzuna gainera.
Herriko eroen etxean errezibitua izanen zara, Donoztirin, Euskal Herrian, Sorhaburu etxe noblean. Familian eta lagunartean sortutako leku atipikoa da, yoga, xamanismo, dantza eta abarretan espezializatutako ikastaldiak eta jardunaldiak hartzen dituena. Arta handiz arraberritutako euskal gaztelu honetan giro goxoa da nagusi. Atsedenerako, topaketak egiteko eta sormenerako aproposa da. Kanpoko eremu berdeek giro paregabe hori indartzen dute, praktika kupula, igerileku, sauna finlandiar eta abarrekin.
Harrera 2-4 pertsonako gela partekatuan egiten da. Gela bakoitza bakarra da, arta eta gogo handiz apaindua. Gelek esperientzia lasaigarria eskaintzen dute, giro eztigarria segurtatzen duten kalitatezko materialekin.
Elikagaiak baratzetik datoz, eta bertako produktuekin eta produktu ekologikoekin osatzen dira. Bi sukaldari finlandiarrek sukaldaritza begetarianoa, asmamen handikoa eta koloretsua dastaraziko dizute.
Programa egokia da bai hasiberrientzat, bai praktikante esperientziadunentzat, hainbat postura-maila proposatzen direlako. Hala ere, gomendatzen da aitzinetik meditaziozko praktika minimo bat egin izatea, edo bide horri ekiteko gogo oso handia ukatea.
PROGRAMA ETA OHIKO EGUNAK
Ostirala
18:00etatik goiti: Heltzea eta etxean instalatzea
19:00-20:30: Yoga eta meditazioa
Afaria
Larunbata
08:30-09:30: Meditazio gidatua
Gosaria
11:00-12:30: Hatha Yoga eta meditazioa
12:30-13:00: Meditaziozko praktikari buruzko solasaldi teorikoak
Bazkaria
16:30-18:30: Yin Yoga eta Yoga Nidra
*19:00-20:00: Trataka meditazioa eta meditazio-kantua
Afaria
Igandea
08:30-09:30: Meditazio gidatua
Gosaria
11:00-12:30: Hatha Yoga eta meditazioa
12:30-13:00: Meditaziozko praktikari buruzko solasaldi teorikoak
Bazkaria
15:30-17:00: Yin Yoga eta meditazioa
Joatea
PREZIOAK
Prezioa, dena barne, 380 eurokoa da.
Barne hartzen ditu ostiral arratsetik astelehen eguerdira (afaria eta bazkaria barne) logela partekatuan pentsio osoan hartzea, baita lau transmisio-eguneko programan eskaintzen diren aktibitate guziak ere.
ARGIBIDEAK
Erreserba behin betikoa izanen da 210 € ordaindu ondoan.
Parte-hartzaileak egonaldia ezeztatzen badu, proposatuko da erresak erabiltzea Lea Yogalaiak urte batez antolatuko duen beste jarduera batean parte hartzeko. Hori posible ez bada, ez dira erresak itzuliko, honako kasu honetan izan ezik: osasun-arrazoia (ikastaldia egiteko ezintasuna egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztuz). Kasu honetan, 30 eguneko epean itzuliko dira erresak, 30 euroko atxikipenarekin dosier-gastuengatik.

Zurekin, Lea
Yogako irakaslea eta energetikaria naiz. Yogari eta meditazioari buruzko nire ikusmoldeak uztartzen ditu Hatha tradizionalaren printzipioak, De Gasqueten posturaren eta arnasketaren ikusmoldea, Yin Yogaren onurak, Soinuaren eta mantren yogaren bibrazioak, Energiaren Yoga eta Yoga Nidra, eta nola ez, arnasaren eta meditazioaren botere mugagabeak. Ongizatearen aldeko tresna harrigarri horiek eztiki, suharki eta borondate onarekin transmititzen ditut 2016tik, gorputza eta gogoa baketzeko eta barneko espazioak irekitzeko.