YOGA

Ongi etorri Yogalaiara, gorputzaren, izpirituaren eta alaitasunaren arteko harmonia perfektura.

Cours yoga en ligne

MAGIC MOON PULSE

(E-learning)
Esperientzia eraldatzaile baterako sarbide mugagabea, yoga praktikatzeko emaztearen zikloaren erritmoan

Cours particulier Yoga

KLASE PRIBATUA

On line edo presentziala
Zure beharren araberakoa

Cours yoga Hatha

HATHA YOGA

On line
Malgutasunaren eta indartzearen eta tradizioaren eta inspirazioaren arteko oreka
astelehenetan 12:15etik 13:15era – Bideoa 7 egunez ikusgai

Cours yoga en ligne

YIN YOGA

On line
Yin Yoga, urritasunari, sentitzeari eta errezibitzeari egin gorazarrea
ostiraletan 12:00etatik 13:00etara – Bideoa 7 egunez ikusgai

Cours de Yoga prénatal

YOG'AMA

Haurra sortu aitzineko yoga (De Gasquet)
ostegunetan, 10:00etatik 11:15era, Makean (Kanbo eta Hazparnetik hurbil)

Cours de yoga à Bayonne

KLASEAK BAIONAN

Asteazken arrats guziez, Hatha-Yoga 18:30ean eta Yin Yoga 19:45ean
Erreserbatu zuzenean YOGA BAIONA estudioan
Erreserbatu orain

PREZIOAK

* (noiztik) / Yogako zuzeneko klase guziak on line erreserbatu eta ordaintzen dira hemen: Momo.fr

ESTRESAREN KONTRAKO
yoga bideo-saioa

URRIRIK

Yoga saio goxoa, tentsioak askatzeko eta gogoa lasaitzeko (40 minutuko bideoa)

IZEN-EMATEA URRIRIK

Arnasa. Gorputza. Arnasten duen gorputzaz ohartzea. Hori da yoga. Den-dena horretan da. Hain da sinplea eta indartsua!

Mugitzea, eta mugitzen ari den gorputzaz oharturik bizitzea. Mugitzen den gorputzean energia-ufadaren jarioa sentitzea. Yogaren ekintzaren euskarri diren posturek gorputzaren eta gogoaren tentsioak askatzen dituzte eta organoak eta giharrak indartzen. Gorputz-jarrera hobetzen dute, eta, haratago, baita bizi-jarrera ere.

Bizi-ardatza indartu eta luzatzen da.
Bizkarreko minak arintzen dira.
Tentsioak eta minak eztitzen dira.
Digestio-erosotasuna finkatzen da.
Gogoaren lasaitasuna agertzen da.
Kontzentrazioa eta presentziaren kalitatea hobetzen dira.

Laxatzea eta indarberritzea hautematen dira.
Handiagoa eta irekiagoa izatearen sentipena izaten da.
Izpiritua, gorputza eta bihotza bakean dira.

76.000 nadi eta 108 energia-gurpil (chakra), energiaren gorputzean esploratzeko beste hainbeste bidezidor eta bidegurutze. Helburua da, kontzientzia betean, egoaren jolasen eta buru-nahasmenduen harrera egitea, lasaitasunera buruz joateko; eta, are gehiago, Norberarekiko topaketak egitea, bide amaigabeak irekitzeko eta ezkutuko istant ezezagun eta magikoak sortzeko.

Ez du balio malgua izatea, ez eta atletikoa ere. Nahiz, bistan da, yoga praktikatzeak malguago eta indartsuago egiten zaituen. Yoga praktika bat esperimentatzeko, nahikoa da arnasa hartzen duen gorputz bat. Gero, esperientzia errepikatuak eta praktikatzearen plazerak erosotasuna gehitzen dute eta gauzak errazten dituzte. Momentuaren gozoak eta unean uneko energiek ohitura beti berrasmatzen dute. Erakusten diren teknikek gero eta intimoagoak diren esplorazio-bideetarantz daramate, gorputzarentzat, gogoarentzat, bihotzarentzat, zeruaren eta lurraren artean, Batasunerako, Izaterako, Norberarentzat.

YOGA

Yoga, oroz gainetik, nire zaletasun handietarik bat da, norberaren eta nire esplorazioarena, gorputzez eta bibrazioz. Gero, partekatzeko eta transmititzeko gogoa ere bada, 2016tik. Nire aholkuak intuitiboak dira, nire ahotsak bideratuak, eztiki eta borondate onarekin. Posturak garatzen dira arintasunean, erosotasunean eta bakoitzari dagokion esfortzu justuan. Niri dagokit zure gorputzera, zure beharretara eta zure erronketara egokitzea.

Ez naiz baitezpada “feel good” eta positibismoaren jarraikitzailea, biziko esperientzien kolore paleta askoz ñabarragoa, aberatsagoa eta konplexuagoa baita. Baina, Kontzientzian jartzearen aldekoa naiz, Presentzian jartzearen aldekoa, eta sostengatu nahi zaitut eta konfiantza eman nahi dizut zuri eta bakoitzari dagozkion orekak berreskuratzeko prozesuak errazteko.

Gorputza da ibilgailua, sinpletasuna da gakoa.

Saioetan, maiz, kantatzen dut, zelulak dardararazi eta bihotzak hunkitzeko. Bihotzaren energia horri eskaintzen diot nire irakaspena, eta iturri horretatik edaten dut.

Yoga Irakasleen Federazio Nazionaleko kidea naiz, De Gasquet ziurtagiria duena, Yoga Alliancen formatua.