YOGALAIA

Ongi etorri Yogalaiara, gorputzaren, izpirituaren eta alaitasunaren arteko harmonia perfektura.

ONGI ETORRI

Lea naiz, yoga irakaslea eta energetikaria.
Moztura bat, etenaldi bat edo geldialdi bat egitera akuilatzen zaitut, zure buruarekin eta Naturaren botereekin berriz konektatzera, gorputzaren eta gogoaren tentsioak askatzeko, zure baitan berriz lekua aurkitzeko eta biziaren indarra eta magia osoki sentitzeko.

MAGIC MOON PULSE programa

 

Yoga meditazioak eta erritualak, hilabetekoen zikloa hobeki bizitzeko eta Emazte-Sakratuaren botereekin konektatzeko

ARTA ENERGETIKOAK

 

Gorputzak eta arima artatzea –on line edo presentziala–, hobeki sentitu ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak sustatzeko

YOGA ETA ON LINE BALIABIDEAK

 

Klaseak estudioan eta ON LINE, kolektiboak edo pribatuak, denentzat

YOGA MURGILTZEAK

 

Asteburu batez edo aste batez, indarberritzeko egokiak diren lekuetan –Euskal Herrian edo Kanarietan–, moztura edo etenaldi bat, estresa uxatzeko eta norbere buruarekin berriz konektatzeko

BIOGRAFIA

Yoga irakaslea eta energetikaria naiz. Harmoniaren bila ari naiz, eta bide hori zuekin egin nahi dut, goxoki, suharki eta borondate onarekin.

Ipar Euskal Herriko barnealdekoa izanik, Naturarekin eta mundu sotilarekin dudan harreman sakonak nire bizi filosofia moldatu du, eta yoga eta terapia holistikoen bidetik gidatu nau.

Himalaiaren magalera egindako bidaia batean hasi zen dena, garai hartan errugbi zelaietan eta boxeo aretoetan ibiltzen nintzelarik. Ashrameko lehen saiotik beretik, nire gorputzean, gogoan, emozioetan eta bihotzean eraldaketarako ahalmen ezezagun eta baliotsua sentitu nuen. Orduz geroztik, ez naiz yoga egitetik gelditu.

Erregularki Indiara joan nintzen gero, hainbat formakuntza segitzera. Aldi berean, nire ibilbide profesionalean jarraitu nuen, baliabide publikoen kudeaketa-arduradun gisa, arte- eta kultura-bitartekaritzaren, euskararen eta euskal kulturaren alorretan. 2016an sortu nuen Yogalaia, eta zenbait urtez bi lanbide izan nituen. Nire formakuntza aberasten segitu nuen, deliberatu arte bakarrik eta osoki yoga irakaslea eta energetikaria izanen nintzela.

Zaletasun handia dut mantra kantuarentzat eta indiar filosofiarentzat. Yogari buruzko nire ikusmoldeak uztartzen ditu Hatha tradizionalaren printzipioak, perineoari buruzko lan espezifikoa ahalbidetzen duen De Gasqueten posturaren eta arnasketaren metodoa, Yin Yogaren eta bere yang atalaren onurak Dragoiaren Dantzekin, Soinuaren eta Mantraren Yogaren bibrazioak, Energiaren Yoga eta Yoga Nidra, eta nola ez, arnasaren eta meditazioaren botere mugagabeak.

Lehenik, sendatze-ikerlaria izan nintzen nire burua artatzeko. Hala, biziak aukera eman zidan Reikiaren energiarekin eta mineralen boterearen magiarekin konektatzeko. Reiki Maisua eta Irakaslea naiz orain, eta nire arta intuitibo propioak garatu ditut. Ondotik, Miranda Grayk emazte-sakratuari buruz egindako lan bikaina ere ezagutu nuen, eta Moon Mother zertifikatu bihurtu nintzen. Mundu basatiarekin eta Naturaren botereekin konektatua naiz, eta errebelazio bat balitz bezala, arta xamanikoetan formakuntza bat segitu nuen.

Yoga klaseez eta arta energetikoez gain, yoga jardunaldien bizipen magikoak proposatzen dizkizuet, naturatik ahal bezain hurbil, moztura eta etenaldi gisa, norberarekiko birkonexio ahaltsua gertatzeko, osoki indarberritzeko eta barne eraldaketa bat bizitzeko.

Portrait Lea - Yogalaia

ESTRESAREN KONTRAKO
yoga bideo-saioa

URRIRIK

Yoga saio goxoa, tentsioak askatzeko eta gogoa lasaitzeko (40 minutuko bideoa)

IZEN-EMATEA URRIRIK

Norbera izpiritual bilakatzen denaren lehen zantzua da alai bilakatzen dela.

Swami Vivekananda

YOGALAIA … hitz laburrez

Euskaraz, ALAIA adjektiboak alegera erran nahi du.

LAYA hitzak sanskritoz desegitea erran nahi du, egoaren ilusioa desegitea. Yogaren bideak gure tentsioak, sinesmenak eta beldurrak desegitera garamatza, iturburura itzuli eta batasun eta osotasun sentsazioa berreskuratzeko.

YOGALAIA, yoga alaia da!