KLASE PRIBATUA

;

Klase pribatua, ordu batekoa, on line edo presentziala

Zure gorputzaren eta gogoaren arazoei molde berezi batean erantzuteko eta zure praktika pertsonalaren bidean aitzina egiteko neurrira egina den klasea.

Klase partikularrak nahi dituzu honetarako:

  • Postura-familia bat edo gorputzaren atal jakin bat lantzeko eta aholkularitza pertsonalizatua izateko eta, horrela, zure praktikan aitzina egiteko?
  • Neurrira egindako klase bat izateko, unean uneko energien arabera, zure energiak indarberritzeko edo, aitzitik, nerbio-sistema eztitzeko?
  • Zure arazoen (buruko minak, bizkarreko minak, digestio txarra, insomnioa, estresa, belaunetako minak eta abar) eta zure beharren araberako saioa egiteko?
  • Elkarrekin ereduzko saio bat eraikitzeko, komeni zaizun bezala grabatu eta nahi bezainbat denboraz praktikatu ahal izateko?

Erreserba ezazu saio pribatu bat nirekin, eta goza ezazu zure ongizatearen zerbitzuko nire gaitasunez.

Saioak tapiza gainean edo aulkian egin daitezke, on line edo presentzialki (euskal kostaldean eta Kanbo-Hazparnealdean egiteko, jar zaitezte nirekin harremanetan SMS bidez–). Saio guziak on line erreserbatu eta ordaintzen dira.

ON LINE ESPERIENTZIA HITZ LABURREZ

Bideo saioak zuzenean egiten dira ZOOM plataforman.

Saio guziak momo.fr webgunean erreserbatzen eta ordaintzen dira. Horretarako, oso erraza da: klik batzuk egin behar dituzu zure kontua sortzeko, zuk nahi duzun PASSa erosi, eta, gero, zure saioak erreserbatu. Saioa baino 30 minutu lehenago jasoko duzu posta elektronikoz konexio-esteka.

Komeni da kameratik aski urrun egotea, nik zuri postura-egokitzapen pertsonalizatuak proposatu ahal izateko.

Saioa grabatuta dago, eta 7 eguneko sarbidea duzu bideora. Bideoa deskargatu dezakezu ere.

PREZIOAK

Klase pribatua (on line edo presentziala, 1h)

Banaka: 60 €
3 klaseko txartela: 150 €
10 klaseko txartela: 480 €

ESTRESAREN KONTRAKO
yoga bideo-saioa

URRIRIK

Yoga saio goxoa, tentsioak askatzeko eta gogoa lasaitzeko (40 minutuko bideoa)

IZEN-EMATEA URRIRIK