EMAZTEAREN ZIKLOA, KONTZIENTEKI ETA GOXOKI
MAGIC MOON PULSE
Emazte-ziklikoaren erritmora egokitutako erritualak, meditazioak eta yogazko praktikak, emazte-gorputzaren lengoaiarekin eta magiarekin berriz konektatzeko eta egun guziez Emazte-Sakratuaren indarra sentitzeko.

Programa zuretzat da, honako hauek egin nahi badituzu:
- Zure hilabetekoen zikloarekin (hilabetekoen aitzineko sindromea, hilabetekoengatiko minak eta abar) edo menopausia aitzineko fasearekin lotutako deserosotasunak eta min fisikoak eztitzea
- Zure emazte-gorputzarekin berriz konektatzea, haren lengoaia ulertzea, eta emaztetasuna zure aliaturik hoberena bihurtzea, haren nahigabeak jasateko ordez.
- Zure egonkortasun emozionala hobetzea, baita ilargi betea dagoelarik, hilabetekoaren aitzineko fasean edo menopausia aitzineko fasean ere.
- Zure emazte-gorputzaren errealitate ziklikoari egokitutako yogazko praktikaz baliatzea
- Zure zikloaren faseez eta Ilargiaren faseez ohartzea
- Emazte-energien arketipoak hobeki ezagutzea eta haien irakaspenak eta talentuak ulertzea
- Zure emaztetasunaren baitako konfiantza izatea, emazte sentitzea libreki eta egiazki
- Emazte-sakratuaren boterea zure bizian hartzea eta zure gorputzean eta bihotzean onartzea
Programa ZIKLOA DUTEN EMAZTE GUZIENTZAT da egokitua, azken hilabetekoetaraino.
PROGRAMAN AURKITUKO DUZUNA
Maila guzietako yoga saioak, hilabetekoen eta ilargiaren zikloen araberakoak
Hatha Yoga 4 saio eta Yin Yoga 4 saio
Deserosotasun fisiko eta emozionalak eztitzeko eta fase bakoitzeko ahalmenak optimizatzeko. Nire yoga saioak osoak dira, eta uztartzen dituzte: posturak, pranayamak, mudrak, mantra kantuak eta meditazioak.

Aholkuak arketipoak ezagutzeko
Hilabetekoen edo ilargiaren zikloko faseen arabera eskuratuko diren 4 aholku
Aholkuak Emazte-Jainkoaren arketipoekin lotuta dauden meditazioak dira, haien medikuntzak energetikoki integratzeko.

Ilargialdietako erritualak
3 bideo zure ilargialdietako erritual magikoak egiteko
Espazio sakratu bat irekitzen ikasteko eta bertan kontzientziaz ibiltzeko zure eraldaketa pertsonalaren bidean, Ilargiaren argiaren energiez lagundurik.

Ilargi-orratza
Ilargi-emaztearen iparrorratza, hilabetekoen eta ilargiaren zikloei segituz zure erritmoan osatzekoa
Fase bakoitzean elkar ezagutzeko eta zikloek edota ilargiak norbere gorputzean, emozioetan, intuizioetan eta abarretan duten eragina behatzeko ezinbesteko tresna.

1h30-eko ikasgai magistrala
Nola arindu emaztearen minak eta nola dantzatu emaztearen zikloarekin eta ilargiaren zikloarekin?
1h30-eko ikasgai magistral honek ahala emanen dizu Emazte-Sakratuaren arketipoak ezagutzeko eta egun guziez haien magia garatzeko.
Gehigarriak
2 orduko tailer bat: Dragoi-dantza (yoga yang)
Yoga klaseak musika giro ezin hobean egiteko kantu zerrenda bat.
Zikloko faseei buruzko bideo osagarriak
Programa aberastuko da, emaztetasunaren gaietan espezializatutako profesionalekin egin elkarrizketekin (hasierako eros-prezio beraren truke).
E-book bat
Zure ilargi-emazte liburua
Sinplea, zehatza, ederra eta oso-osoa. Zure profilaren arabera programari nola jarraitu behar diozun argituko zaitu, fase bakoitzerako aholku osagarriak emanez (elikadura, gorputzaren zaintza, aromaterapia eta abar) eta erritual gehigarriak proposatuz.
Womb Healing
Aukeran
Irakasgaiak sakontzeko, betiere goxoki eta Emazte-Sakratuaren energiekin konektaturik, har ezazu uteroaren arta energetiko hori zure emazte-energiak berritu eta orekatzeko.
Arta egiten da Zoomen bidezko ordu bateko hitzordu pribatu baten bidez.

Hatha Yogaren 45 minutuko 4 saio - maila guziak- bideo formatua
Obulazio aitzineko faseko saioa: Erroztatzea eta miaketa
Obulazio-faseko saioa: Harrera-espazioa irekitzea
Hilabetekoaren aitzineko faseko saioa: Barneko bereizketa egitea eta laxatzea
Hilabetekoaren faseko saioa: Ilargien gozotasuna

Yin Yogaren 45 minutuko 4 saio - maila guziak - bideo formatua
Obulazio aitzineko faseko saioa: Gozotasuna eta arintasuna, munduari irekitzeko
Obulazio-faseko saioa: behatzea eta sentitzea, galdurik ibili gabe
Hilabetekoaren aitzineko faseko saioa: Magia agerraraztea
Hilabetekoaren faseko saioa:Zentrora itzultzea

20 minutuko 5 aholku Emazte-Sakratuaren arketipoekin berriz konektatzeko – bideo formatua
Emazte-arketipiko bakoitzaren medikuntzari lotutako meditazioak, haren energiak eta medikuntza integratzeko
Neska Gaztearen arketipoa ezagutzera
Amaren arketipoa ezagutzera
Emazte Basatiaren arketipoa ezagutzera
Emazte Zuhurraren arketipoa ezagutzera

3 bideo zure ilargialdietako erritual magikoak egiteko – bideo formatua
Ikas ezazu espazio sakratu bat irekitzen eta ilargiaren energiekin konektatzen, zure prozesu pertsonalak indartu eta sustatzeko.
Ilargiaren ziklo berriko errituala: desioen garaia, haiek obratzeko bidean
Ilargi beteko errituala: sendaketen garaia, oparotasunaren bidean

Ikasgai magistral bat, 1h30 - bideo formatua + diaporama (.pdf)
Nola arindu emaztearen minak eta nola dantzatu emaztearen zikloarekin eta ilargiaren zikloarekin?
Ikasgai magistral honetan honakoa ikasiko duzu:
Nola berriz konektatu zure emazte gorputzarekin?
Nola ez gehiago paira emaztearen zikloko faseen deserosotasunak?
Nola konprenitu emazte biziko faseak lasaitasun eta egonkortasun emozional handiagoarekin?
Nola konektatu Emazte-Sakratuaren arketipoen magiarekin, zure egun guziko aliatuak izateko?

Liburu elektroniko bat 1 - Zure ilargi-emazte liburua - .pdf formatua
Erabilpen errazekoa, zehatza, ederra, inspiratzailea eta osoa den liburu elektroniko honetan honakoa aurkituko duzu:
Nola jarraitu programari zure profilaren arabera (kontrazepzio hormonala duen edo ez duen emazte ziklikoa, menopausiarako bidean dagoen emaztea, menopausia duen emaztea)?
Nola erraztu zure emazte biziko faseak, elikadurari, gorputzaren zaintzari, aromaterapiari eta abarri buruzko nire aholkuei esker?
Erritual gehigarriak, hala nola "antzinako leinuetatik sendatzeko errituala" edo "gorputza eta arimak askatzeko errituala, ume galtze baten edo abortatze baten ondotik".
Kontrazepzio hormonalik gabeko emazte ziklikoa bazara, ikasiko duzu segurtamenez zure gorputzeko seinaleez ohartzen obulazio fasea antzemateko

Gehigarri gisa...
DRAGOI-DANTZA tailerra, 2h (yoga yang)
Yoga klaseak musika giro ezin hobean egiteko kantu zerrenda bat
Hilabetekoaren zikloaren faseei buruzko bideo osagarriak (obulazioaz ohartu, hilabetekoaren aitzineko fasea hobeki bizi, eta abar)
Programa aberastuko da, emaztetasunaren gaietan espezializatutako profesionalekin egin elkarrizketekin (hasierako eros-prezio beraren truke)

Zure emazte-energiak orekatzeko (arta aukeran)
WOMB HEALING© - emazte-energiak orekatzeko uteroaren arta - Arta egiten da Zoomen bidezko ordu bateko hitzordu pribatu baten bidez.
Gure faseetako behar sakonei kasu egiten ez diegularik, energia agortuak edo blokeatuak izan ditzakegu, ezegonkortasun fisiko, mental eta emozionala sortuz gure zikloetan edo menopausiaren inguruan.
Womb Healing-ek© (Uteroaren Arta) emazteen energia-zentro nagusien arteko energia-fluxua garbitzen eta orekatzen du, eta, bereziki, Umetokiaren Zentroan egiten du lan. Lau arketipoen arteko energia-fluxua aktibatzen eta orekatzen du. Arketipo horiek jada piztuta daude emazte baten bizian, baina ahuldu edo blokeatu daitezke.
Nola funtzionatzen du?
Izarraren Energia Zentroaren heinean (burua), Emazte-Jainkoaren energiak ziklo hormonalari laguntzen dio, eta arta hartzen duen pertsonaren kontzientzia izpirituala irekitzen du.
Kalizaren Zentroan (bihotzean), Emazte-Jainkoaren energiak lasaitzen du, eta munduan maitatzeko eta harremanak sortzeko gaitasuna hobetzen du.
Pertzaren Zentroan (uteroa), gure izaera ziklikoaren oreka berriz ekartzen dugu eta egun guziez adierazten dugu. Emazte-Jainkoaren energiak gure aldaken eta sabelaren heinean metatu ohi ditugun arazo fisikoak eta eskema emozionalak lantzen ditu. Zehazki, energiak lantzen ditu hilabetekoaren zikloko lau arketipo femeninoak eta haien energiak eta presentziak hartzeko dugun gaitasuna, bai Emazte Zikliko gisa, bai Emazte Oso gisa (menopausiaren ondotik).
Artak osotasun sentimendua ekar dezake, onarpen sakon eta onbera, eta Emazte-Sakratuaren adierazpen bat gorpuzteko kontzientzia.
Programa osoa
– Bizi osorako sarbidea –
164 €
WOMB HEALING artarekin
214 €
(224€ ren ordez)

Lea
Yogako irakaslea eta energetikaria naiz, eta gogotik laguntzen diet emazteei beren gorputzarekin eta izaera zikliko eta basatiarekin berriz konektatzen, beren indarra eta bakartasuna gorpuzteko.
Miranda Grayren (Ilargi Gorriaren idazlea) eskolan formatutako Moon Mother bat naiz, eta nire iniziazio-ibilbideak eraman ninduen Emazte-Jainkoaren energien artatze-ahalmena aztertzera. Atsegin handiz partekatzen ditut irakaspen horiek, baita yogari buruz dudan ezagutza sakona ere, sendatze, bake eta harmonia bila dabiltzan emazte guzientzat.
IKASGAI MAGISTRALA
URRIRIK, FRANTSESEZ
NOLA ARINDU EMAZTEAREN MINAK ETA NOLA DANTZATU EMAZTEAREN ZIKLOAREKIN ETA ILARGIAREN ZIKLOAREKIN?
Eman izena URRIRIK, eta eskuratu nire ikasgai magistrala ikusteko esteka.

Ikasgai magistral honetan ikasiko duzuna:
- Nola berriz konektatu zure emazte gorputzarekin?
- Nola ez gehiago paira emaztearen zikloko faseen deserosotasunak?
- Nola konprenitu emazte biziko faseak lasaitasun eta egonkortasun emozional handiagoarekin?
Maiz egiten diren galderak
Hilabetekoaren fasean, minengatik, ezin dut yoga batere praktikatu (ezta beste ezer ere). Programa egokitua da?
Bai, Yin Yoga “Ilargiaren gozotasuna” saioa zikloaren fase honetarako dago bereziki pentsatuta. Zinez arindu zaitzake. Hatha Yogako beste saioa ere hilabetekoen mina arintzeko pentsatuta dago, baina zure mina oso paralizatzailea bada, gomendatzen dizut hilabetekoen hirugarren eguna arte beha egotea. Bestalde, zikloko fase hori hobeki jasateko aholku anitz izanen dituzu saioan. Dena zehaztuta dago liburu elektronikoan.
Agenda betea dut jada, beldur naiz ziklo bakarrean ezin izanen dudala dena ikusi. Hori arazoa al da prozesurako?
Ez, ez da arazo bat. Programa ziklo bakarrean jarraitzeko pentsatuta dago, ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, baina denbora gehiago ere har dezakezu, kontzientzia kontua baizik ez da. Nahiago dut programa hiruzpalau ziklotan kontzienteki eta lasai jarraitzea, ziklo bakar batean “despeditzea” baino. Garrantzitsuena ariketa horretan jartzen duzun KONTZIENTZIA da, eta, batez ere, sentitzen dituzun PLAZERA eta ONURAK.
Saioek gehienez 45 minutu irauten dute, emazte (oso) aktibo gisa duzun asteko ordutegi kargatuan aise sartu ahal izateko.
Programara bizi osoko sarbidea duzunez, estresik ez. Ezerek ez dizu eragozten saioak bereiz egitea, hots, hilabetekoen edo ilargiaren ziklo batean baino gehiagotan. Zure gorputzak eta gogoak integratuko dute, eta programa osatuko duzu, zure erritmoan. Gero, segur da programaren eduki guziak jarraitu izanaren abantaila dela zuzenean jakinen duzula edukietan non sartu eta zer hartu, unean uneko zure beharretara hobekien egokitzen den saioa jarraitzeko.
Haur bat ukateko zailtasunak ditut; programak kalte egin diezaioke nire xedeari?
Ez, alderantziz. Programak aukera emanen dizu zure gorputza entzuteko, zure emaztetasunean lasaitasun handia eman eta kontzientzia hartzeko, eta, beraz, zure hormona-sistema indartzeko. Horrek, bistan da, zure xederako baldintza egokiak baizik ez ditu sortuko.
Menopausia aitzineko fasean nago, programa jarraitu dezaket?
Bai, noski. Are gehiago, momentu egokia da programa segitzeko! Zure ziklo irregularrak gozatu beharreko azken opariak eta mezuak dira, molde ziklikoa eta haren pertzepzioak desagertzen ikusi baino lehen. Programaren barnean eginen dituzun praktikek anitz lagunduko zaituzte, fisikoki eta energetikoki, momentu hunkigarri hau bizitzen. Gainera, zure gorputzean gertatzen den guzian oreka bilatzen lagunduko zaituzte. Sophiaren igarobide handirantz (azken ilargiak) joaten utziko duzu zure burua, konfiantzaz eta lasaitasunez, eta hala hasiko da zure biziko etapa berria, emazte oso eta zuhur batena. Horri buruz gehiago jakiteko, akuilatzen zaitut sarbide libreko ikasgai magistrala ikustera.
Menopausikoa naiz, programa jarraitu dezaket?
Bai. Ez dago kontraindikaziorik. Programa beren zikloa duten emazteentzat pentsatua izan bada ere, noski, saioen onurez goza dezakezu, eta faseetako energia-sentsazioak berrikusi. Gomendatzen dizut programa jarraitzea ilargiaren erritmoan. Berriz konektatzen ahalko zara zure emaztetasunaren zati batzuekin.
Yogan hasiberria naiz, programa jarraitu dezaket?
Bai. Hasiberrientzat ere eskuragarriak dira saioak. Zauritzeko arriskurik gabeko posturak hautatu ditut, baita zure etxetik bakarrik praktikatuta ere. Ernetasun handia behar delarik, azalpenak emateko denbora hartzen dut.
WOMB HEALING arta energetikoak erakartzen nau, baina urrutiko saioak direnez eta ez presentzialak, dudakor naiz.
Ulertzen dut.
Energia-artako ikasle gaztea nintzelarik, ni ere aski dudakor nintzen. Baina, gero, urrutiko artak eman zizkidatelarik, eta urrutiko energia-bidalketa eta -lana esperimentatu nituelarik, emaitzak, garbiki errateko, harriturik utzi ninduen eta konbentzitu. Energiak ez dituenez ez denbora ez espazioa ezagutzen, guziz posible da urrutitik pertsona batekin lan egitea, harekin konektaturik, nahiz eta sinestezina iruditu.
Nire urrutiko arta saioak Zoom bidez egiten dira. Beti hasten dira aitzinetikako elkarrizketa batekin, zure problematikari buruz hitz egiteko. Artarako, komeni da eroso etzateko zerbait ukatea, ongi estalirik, inork trabarik egin gabe, eta, aldi berean, kalitatezko entzumen-kontaktua (kasko entzungailudunak) izatea Zoom bilkuraren denboran.